bachue

MISIOA

BachuƩ kolektiboan hau lortu nahi dugu:

  • Lan politikoa egitea Abya Yalako herri, prozesu eta gobernuak lagundu eta indartzeko haien autodeterminazioaren, burujabetzaren eta askatasunaren aldeko borrokan.
  • Dinamika iraunkorra garatzea honako hauek salatzeko: enpresa multinazionalen jokabidea, Abya Yalako herrien bizitzari, ingurumenari eta justizia sozialari eraso egiten dieten gobernuak.
  • Giza Eskubideak defendatu eta sentsibilizatzea.
  • Parte hartzea tokiko, nazioko edo Europako hainbat ekintzatan, helburua elkarri laguntzea izanik.
  • Mekanismoak sortzea Euskal Herriko eta Espainiako biztanleei helarazteko Latinoamerikan eta Kariben gertatzen denaren berri.
  • Garapena eta Lankidetza sustatzea antolatutako komunitateen tokiko prozesuen bitartez eta Giza Eskubideak bizitza proiektutzat hartzen dituztenen bitartez.
  • Jarraitzea parte hartzen nazioetako, herrietako eta auzoetako erakundeetan.
  • Elkarteak bultzatzen dituen gaiei buruzko proiektuak egitea.
  • Borroka prozesuan jarraitzea, hausnarketa eginda jaioterritik ateratzearen eta jazarpenaren arrazoiez.
  • Kolonbiako gatazkari irtenbide politiko eta negoziatuaren alde lan egitea, Kolonbiako gizarte erakundeen ekimenei laguntza azpimarratuta.