bachue

NOR GARA?

 

Bachué kolektiboa sortu zen Euskal Herrira etorritako familia kolonbiarrek horren beharra izan zutelako; izan ere, familia horiek isolatuta zeuden, gordeta, jazarpen politikoak Kolonbiatik alde egitera behartuta (heriotza mehatxua eta haien biziaren kontrako erasoak), judizializatuta jarduera politikoa, soziala eta kulturala izateagatik eta giza eskubideak defendatzeagatik. Jazarpen hori  honako hauek gauzatu eta gauzatzen dute: aparatu judiziala, Indar Armatuak, militarrak, paramilitarrak eta segurtasun organismoak.

 

Espainiara heldu eta Euskal Herrian finkatzean, beraien eta familiakoen bizitza babesteko eskatu dute. Nahiz eta Bachué kolektiboa  Kolonbiako familia babestu eta errefuxiatuek sortu zuten hasiera batean, gaur egun, Giza Eskubideen urraketarekin sentsibilizatuta dauden Latinoamerikako hainbat herritako migranteak sartu dira, elkartearen helburu eta asmoekin bat egiten baitute.