bachue

PROIEKTUAK

 

 

Bachué kolektiboak eten gabe egiten duen lan bat da sentsibilizazioa eta heziketa; lan hori ikastetxeetan, elkarteetan eta biztanleak, oro har. Horren bitartez zabaltzen da Latinoamerikako egoera ekonomiko, politiko eta soziala nahiz oinarrizko eskubideen urraketa.

Hainbat ekintza egiten dira: tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, mintegiak eta foroak.

Hasieran sortu eta orain arte iraun duen proiektua “Hola Latimoamérica/Kaixo, Latinoamerika” irrati programa da. Web orria:  www.holalatinoamerica.info

Irrati programa hori zuzenean ematen da larunbatero  goizeko 09:00etatik 11:00etara. Hala Bedi Irratitik (107.40 FM) Latinoamerikako berriak zabaltzen dira: egunkariak irakurtzea, gonbidatuek zuzenean edo telefonoz egindako azterketak arazo soziopolitikoei buruz. “Kaixo Latinoamerika/Hola Latinoamérica” egunkaria ere kaleratzen da, baliabideak daudenean.